Basoa, ikasgela – El Bosque como Aula

Plisti-Plastak “Basoa, ikasgela” tailerra antolatu du proiektua ibilten hasi zenetik jasotako ezagutzak eta bizipenak hurbiltzeko asmoz. Tailer honetan, Plisti-Plastan bere egunerokotasunean erabiltzen diren dinamika, ekinta eta tresna pedagogiko desberdinak ezagutzera emango dira.

Plisti-Plasta Basoa IkasgelaTailerra proiektuko arduradun pedagogikoak, bidelagunak eta sortzaileak eskainiko du eta Plisti-Plastako oinarri pedagogikoak, jolasaren garrantzia, gune desberdinak, bidelaguntza emozionala,  basoa eta gaur egungo Plisti-Plastako aterpea erakutsiko dizkigu.

Tailer honetan parte hartzeak heziketaren eta naturaren inguruan ikuspegi berri bat eskaini ahal dizu. Horrelako proiektuek geroz eta interes gehiago pizten dute familiengan, profesionalengan eta gizarteko beste pertsonengan. Tailerrean parte hartzeko aukera izango dute haurtzaroaren profesionalek, irakasleek gurasoek, hezitzaileek eta naturaren maitaleek.

Non: Ozeta  (Araba).

Noiz: Azaroak 11 larunbata 10etatik 14etara.

Egitaraua:

SARRERA 

  • Ongietorria
  • Plisti-Plastaren aurkezpena
  • Pedagogia mota desberdinak
  • Beste proiektu batzuk penintsulan

OINARRI PEDAGOGIKOAK

1. Natura

  • Onurak
  • Garatzen diren gaitasunak
  • Naturako defizita

2. Berezko jolas askea

  • Garatzen diren gaitasunak
  • Material ez-egituratuen erabilera

3. Garapen prozesuen errespetua

  • Segurtasunezko giro emozionalaren elementuak
  • Bidelagunen egunerokotasunerako tresnak: komunikazio zintzoa, loturazko jolasa, gatazken kudeaketa
  • Eguneroko erritmoa, umeen erritmoa

MATERIALAK

  • Umeen jantziak
  • Bidelagunen jantzia eta materialak
  • Baliabide materialak basoan

BASOA EZAGUTZEN

  • Eguneroko dinamikaren azalpena
  • Gune desberdinetara bisita

Metodologia: Lehenengo zatian zehar, leku itxi batean egongo da non beharrezko azalpen teorikoak emango diren. Bigarren zatian, Plisti-Plastako bisitaldi gidatua egingo da basotik zehar. Egitaraua aldatu daiteke eguraldiaren eta taldearen ezaugarrien arabera.

Aportazioa: 20€ pertsona bakoitzeko, pertsonaren batek zailtasunak baditu aportazioa osorik ordaintzeko, mesedez, esan dezala.

INFORMAZIO + ETA IZEN-EMATEAK  plistiplasta14@g mail.com – 635 74 33 22

El Bosque como Aula

Plisti-Plasta ha organizado el taller “El Bosque como Aula” con el fin de compartir y acercar conocimientos y experiencias adquiridas en Plisti-Plasta desde sus comienzos. En este taller, se darán a conocer dinámicas, actividades y herramientas pedagógicas que se utilizan en el día a día en Plisti-Plasta.

Plisti-Plasta El bosque como Aula

Read more